Aurtengoan ere Logikalinek parte hartze zuzena izan du Gipuzkoako Herri Txikietako areto futboleko finaletan. Pasa den larunbatean, apirilaren 6an, jokatu ziren azkeneko saioak Beteluko pilotalekuan, eta sekulako jendetzaren aurrean aritu ziren ume eta gaztetxoak. Logikaline da lehiaketa honetako babesleetako bat, eta urte guztian egon den bezalaxe, finaletan ere bere izena presente egon zen, eta antolakuntzaren aldetik esker oneko hitzak besterik ez zituen jaso. Abaltzisketako Txalburuk taldeak aurten ezin izan du txapelik lortu, baina berriro ere Logikalineren babespean aritu den taldeak lan bikaina egin du. Aurtengo edizioan 150 ume eta gaztetxo aritu dira lehian.

Logikaline, gainera,  Gipuzkoako Herri Txikietako Gael Elkartearen lehiaketak babesteaz gain, gazte mailako Gipuzkoako Txapelketa jokatzen arin den taldea ere babesten du.

Gael 2019

Berriak:

Herri Txikietan, txapeldun haundiak

Logikalinek bertako kirola, kultura eta ekintza sozialak bultzatzen ditu