Enpresa jasangarria terminoa duela hamar urte pasatxo agertu zen prentsan eta, orduan, multinazionalak gero eta kezka handiagoa agertzen hasi ziren beren ingurunearekiko, besteak beste IKEA. Enpresa hori titularretan ageri da berriro, proiektu berri bat dela medio. Altzari enpresa suediarrak duela gutxi iragarri du ekodenda bat Vienaren ardian irekitzeko asmoa. Hau da neurri aipagarrienetako bat: aparkalekuak eraiki ordez berdeguneak jarriko ditu dozenaka zuhaitzekin. Neurri horrez gain, beste hau ere aipatzeko modukoa da: eguzki panelen erabilera.

Dena den,  jasangarritasuna hainbat eratan ulertzen da, bere adierak ere halaxe direlako, era askotakoak, guztiak etiketa berdetik harantzago doazenak.

Logikalinek ere horrela ulertzen du jasangarritasuna, bizitza hiriguneetatik kanpo ere egon behar duela pentsatzen du. Arazo bat dugu, El Economista egunkariak 2019ko artikulu batean aditzera eman zuen moduan: udalerri espainiarren %80 baino gehiagok 1.000 biztanle baino gutxiago ditu. Herri txikietan exodoa egon da  hirigune handietara, hark berekin ekarri dituen arazo guztiekin.

Hori guztia horrela izanda, zergatik diogu Logikaline contact center jasangarria dela? Ba, beren interesen erdian pertsonak jartzen dituelako, asko eta asko landa-eremuetan bizi diren pertsonak  gainera; batzuk talentu seniorra dute, beste batzuk juniorra, baina denek ingurune berdeetan dauden enpresen alde egiten dute eta teknologiek komunikaziorako ematen dituzten aukera ugariei probetxua ateratzeko gaitasuna dute.

Azken baten, Logikaline enpresa jasangarria da pertsonak zainduz eta sustraiak errespetatuz hazten delako.

Albisteak

Logikaline enpresa kultura berriaren erreferente da gipuzkoan, eta baita arrakasta-kasu bat ere.