Líderes 2023 sariak

‘Líderes en Servicios’ urteroko gala Madrilen izan zen eta estatu osoko marka ezagunek hartu zuten parte bertan. Beste kategorietan sarituak izan zirenen artean daude Clínica Baviera, AEGON Seguros eta Samsung Electronics Iberia.

Seigarren urtez lider fidelizazioan eta aurreko aldiz ‘Online’ atalean

Logikalinek sei urte daramatza ‘Fidelizazioa’ kategorian saria irabaziz EROSKI-CAPRABO Taldearen babesean eta, lehen aldiz, ‘Supermercados Online’ saria eskuratu du. Garbi dago bezeroaren arreta zerbitzuko gure arduradunek dituzten ezagutza eta dedikazioa. Ebaluazio gogorra pasa behar izan dute. Mystery Shopper izeneko testak egin zaizkie, hainbat kanaletatik: telefonoa, emaila, sare sozialak, whatsAppa edo txat birtualak.

Sonia Rico, Abaltzisketako gure egoitzako koordinazio burua pozik azaldu da eta azpimarratu du “urte gogor baten ostean, egon diren aldaketak egon eta gero eta, distantzian egin badira ere, eginiko ahaleginak egin ondoren, lortu dugula berriro". Rosa Prol Logikalinek Bizkaian duen egoitzako koordinazio buruak (Hiritik), bere aldetik, esan du "ekitaldian Eroski online plataformaren izenean parte hartzen genuela aurreneko aldia izanagatik, itxaropen handiak genituen”.

Bezeroen arreta-zerbitzua, enpresetako sarrerako atea

Bezeroaren arretarako Europako Behatokiaren datuen arabera, arreta-zerbitzua funtsezko elementu bihurtu da enpresentzat, bere eragina duelako enpresaren irudian nahiz (berriro) erosteko erabakian.

Logikaline imágenes: Iñaki Gorostidi, Presidente de Logikaline y Leire Zabaleta, Gerente -extremos izquierdo y derecho respectivamente- durante la gala de entrega de los galardones

Albisteak:

Lau urtez jarraian liderrak fidelizazioan

Fidelizazioan Liderrak